Final Fantasy VII Revelation apirilaren 8an merkaturatuko da egungo kontsoletan eta ordenagailuetan

Lander Unzueta | 2026/09/03 16:00 BerriakPCPS5Switch 2Xbox Series



Square Enix-en ARPG abentura State of Play emanalditik igaro da. Sephiroth zitalari aurre egin beharko diote Cloud protagonistak eta adiskideek.

Final Fantasy VII Revelation 2027ko apirilaren 8an estreinatuko dela iragarri du Square Enix enpresak. PCan zein PlayStation 5, Switch 2 eta Xbox Series kontsoletan argitaratuko da egun berean.

State of Play zuzenekoaren azken iragarpena izan da FFrena. Horrela, berregiteen trilogiako hirugarren eta azken atala izango da Revelation, 1997. urtean estreinatutako klasikoaren istorioari amaiera emanez, eta, aldi berean, aldatuz. Cloud, Tifa, Barret, Cid, Cait Sith, Vincent eta gainerako protagonista guztiak elkartuko dira oraingoan, mundu irekian zehar Sephirothen mehatxuari aurre egiteko.

Zutabe nagusietako bat, hain zuzen, mundu ireki hori izango da. Askatasun osoz zeharkatu ahalko dugu Highwind ontzira igota, edozein unetan bertatik salto eginez, misio nagusiak zein bigarren mailakoak gainditzeko. Denbora errealeko borrokak, mailaz aldatzeko FITS ezaugarria, arma buruzagi boteretsuak eta Final Fantasy VIIren unibertsoko beste istorioetan agertutako pertsonaiak azalduko dira berregitearen amaieran.

Berritasun guztiak aditzera emateko bideo luzea prestatu dute Square Enixekoek, borroketan, esplorazioan nahiz narratiban sakonduz:

Apirilaren 8an iritsiko da PC, PS5, Switch 2 eta Xbox Series plataformetara Final Fantasy VII Revelation. Berregiteen aurreko atalak ere aipatutako gailuetan goza daitezke: horri lotuta, hiru bideojokoak batzen dituen Final Fantasy VII Remake Series Trilogy Edition bilduma argitaratuko dute plataforma guztietan.

 

Demoa FF Resonance-rentzat

Zazpigarrena ez da State of Playtik igaro den Final Fantasy bakarra izan. Urriaren 22an kaleratu behar den Final Fantasy Resonancen bideo berria ere ikusi dugu, gaur bertan demoa estreinatuko duela ezagutzera emateko.

Mugikorretarako Final Fantasy Brave Exvius-en PC, PS5, Switch 2, Switch eta Xbox Series gailuetarako moldatutako bertsioa da Resonance: HD-2D estetikaz baliatuta, grafiko ederrak zein berezko istorioa proposatuko ditu plataformotan.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

248
Kide

5
Jolasten

40
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30

Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…

Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25

Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…

Damian 2025ko mai. 20a, 23:04

Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…

Damian 2025ko mai. 8a, 10:43

Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…

eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01

Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta