JRPG taktikoak pertsonaiak eta ezaugarriak aurkeztu ditu Direct-ean.
Fire Emblem: Fortune’s Weave irailaren 17an merkaturatuko duela ezagutarazi du Nintendok.
Trailer berria eskaini dute egileek Nintendo Direct emanaldian: bertan, lau protagonistak aurkeztu, eta jokoaren ezaugarriak aditzera eman dituzte.
Cai, Dietrich, Theodora eta Leda ikusi ditugu, bakoitza berezko testuinguruarekin eta helburuekin. Jokagarritasunari dagokionez, ohiko txandakako JRPG estrategia taktikoa izango da nagusi; aldi berean, Three Houses abentura maitatuaren elementuak berreskuratuko dituztela dirudi, koliseoak osatutako kokalekuetatik libreki arituz gure taldekideak errekrutatzeko.
Switch 2an estreinatuko da irailaren 17an, esklusiboki, Fire Emblem: Fortune’s Weave.
Lander Unzueta
Iruzkinak