fornite-analisia-battle-royale-eta-abilezia

Gaurko analisi honetan Fornite joko ospetsuari buruz arituko gara. Epic Games bitartez eskuratu daiteke bideojoko hau. Fornite ordenagailuetan eta kontsoletan jokatu daiteke.

Istorioari buruz

Hasteko istorioaren protagonista zu zara eta itxura avatarrak zehazten du. Protagonista honen helburua maila bakoitzean ahalik eta puntu gehien lortzea da. Bestalde, jokatzeko moduari dagokionez, online lagunekin jokatzeko aparta da. Onartu behar dugu joko hau oso erraza dela jokatzeko baina irabazteko trebezia behar duzula.

Grafiko eta musikari buruz

Aurrera eginez, grafikoak aipatu behar ditugu; hauek ez dira hiperrealistak, baina pertsonaiek diseinu dibertigarriak dituzte. Horretaz gain, musika errepikakorra izan daiteken arren, asko animatzen ditu partidak.

Etengabeko edukiak

2017an argitaratu zenetik gaurkotze asko jaso ditu jokoak. Besteak beste Marvel, Star Wars eta bestelako frankiziak gehitu dira jokora. Ondorioz, pertsonai aniztasuna asko igo da. Laster marrazki bizidun japoniarretan oinarritutako edukiak gehituko dira. Horrela adierazi du Epic Games-ek Twitter bitartez.

Orokorrean, uste dut bideojoko hau oso gomendagarria dela lagunekin jokatu nahi dutenentzat eta gainera dohainik eskura daiteke.

Horregatik nire balorazioa 1etik 10era 7 da.