Azkenean foroa ere martxan jarri dugu. Jokuei buruzko zein webgune/proiektu honi buruzko hainbat eztabaida sustatu nahi dira modu honetan. Pixkanaka bada ere, foro hau egituratu eta atal berriak sortzen hasi gara. Hemen daukazue egituraketa horri buruzko eztabaida ere. Kontuan izan, nahiz eta GE kide ez izan, sisteman erregistratu eta zuen iritzi eta iradokizunak emateko gai izan zaitezketela.
Beti ere, azpimarratu nahi dugu eztabaida osasuntsuak sustatu nahi ditugula eta besteekiko errespetuz hitz egitea behar beharrezkoa izango dela. Gomendatzen dugu baita, zuen profila ahalik eta beteena jar dezazuen. Zenbat eta datu zehatzagoak eman (benetako izen-abizenak, argazkia...) beste erabiltzaileek ere garrantzi handiagoa emango dizute eta sinesgarritasun handiagoa lortuko baituzu.
Ez gelditu isilik eta erregistratu hemen! Ondoren etorriko diren funtzionalitate eta parte hartze ekintzetarako ere baliagarria izango zaizu eta!
Foroa martxan!
Urtzi Odriozola | 2014/09/23 13:57
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Azken erantzunak
Kaixo, Daflipat!
Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Kaixo!
Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen?
Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Hartuta!
Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Begiratu kickstarterra!
Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta
Iruzkinak