FREE TO PLAY Valvek burututako luzemetrai bat da, bertan munduko txoko desberdinetako 3 jokalari profesionalen bizitzaren jarraipena egiten du miloi bat dolarreko saria duen Dota 2 txapelketa batean parte hartzen duten bitartean. Pelikulak, elkarrizketen bidez, mailarik gorenetara iristeko gainditu beharreko oztopoei eta egindako sakrifizioen berri ematen du. Milioika dira gaur egun txapelketa hauek jarraitzen dituztenak, eta zenbakiak handituz doaz etengabe.

Pelikula sarean dago, doan eta bide desberdinen bidez eskuragarri:
http://www.freetoplaythemovie.com/es/