Jada bigarren eguna pasatu da eta egun hau kriston emozioak sentituz pasatu dugu.
Lehenik eta behin, Oculus Rif-a frogatu dugu. Harritzekoa gorputzari eragiten dion estimulua burmuinera heltzen zaizun informazioaz! Gero Forza frogatu dut bolantearekin ( ez da neuretzat eginiko jokoa ;) ).
Eguerdia heldu bezain laister jateko ordua. Euskaldunatik atera eta ondoan dagoen zentro komertzialean jan dugu. Baina noski, ilada ikaragarri bat itxaron, janaria eskatu eta tokia bilatzeko odisea bat pasa ostean! Hau bai dela benetan Omerok idatzi zuen liburua :D .
Jan ostean eta hankak pixkat deskantsatu ostean, arratsaldeko tailerrak tokatzen ziren. Lehenik eta behin youtubeko tailerra: erabilgarria den informazioaz beteta. Eta gero bikoizketako tailerra izan dugu (ikasteari ez diogu utzi ez).
Azkenean etxera heldu gara gabean eta lan pixka bat egin dugu zuentzat bideoa prest egoteko. Gustuko izan dezazuela :)
Iruzkinak