Badator berriz ere Fun&Serious festibala Bilbora eta aste batetan zehar hiriburua bideojokoen munduan murgilduko du. 2011. urtean izan zen lehen aldiz ospatu zen urtea eta aurten, egiten den 4. aldia izango da.

Haien helburua, bai bideojokoen munduan profesionalak direnak, zein afizionatuak diren pertsonak kontaktuan jarri, bata bestearen laguntza eta ideiak jaso eta guztiek batera egun batzuk primeran pasatzea da. Horretarako ekitaldi ezberdinak prestatzen dira: hitzaldiak, txapelketak, sarien banaketa, tailerrak…

Ekitaldi hauek egun ezberdinetan zehar banatuta daude:

  • Azaroaren 28-29-30, euskalduna jauregian, Fun gunea (hemen txapelketak eta tailerrak egiten dira): Bideojokoen azken joerak gozatu ahal izateko toki zabal bat jarriko dute non lagunekin joan, disfrutatu eta bertan ospatuko diren txapelketez gozatu ahal izango den.
  • Abenduaren 1ean euskalduna jauregian "Iberdrola Talent day": Indie estudioak eta startup-ak. Egun honetan indie zein startup empresak eta bidejokoak egiten dituzten empresak batu ahal izango dira haien proiektuak aurkezteko.
  • Abenduaren 3an Campos eliseos antzokian arratsaldeko 7etan, sari banaketen gala.


Eta horaindik interes gehiago baduzu sartu http://www.funandseriousgamefestival.com/ eta webgunea kuxkuxeatu, hainbat eta hainbat gauza gehiago baitaude hemen azaldu ez ditugunak. Sarrera fisikan zein interneten bidez oraindik ere salgai daude "Game" dendetan.