Dakizuen bezala, aurreko asteko ostegunetik igandera bitarte ospatu zen Euskal encounterraren 23. edizioan izan ginen hainbat ekitalditan parte hartuz. Euskal Herriko LAN party handiena den festa erraldoi hau aukeratu genuen gure telebista jaio berria estreinatu eta martxan jartzeko.
Esan genuen bezala, GETB asteroko 10-15 bat minutuko saio bat izango da eta hainbat atal ezberdin bilduko ditu: Azken berriak, indie joko baten kritika eta analisia eta elkarrizketen eta bestelakoen txokoa. Gainera, webgunean ere atal berezi bat eskeiniko diogu telebistari. Baina hori guztia irailaren hasieratik hasita.
Oraingoz, gure gaitasun eta gabeziak neurtzeko grabatu genuen lehen saioa aurkezten dizuegu. Hona hemen gure proba pilotua.
Iruzkinak (5)
- July 29, 2015, 3:26 p.m.
Lan bikaina! Motza baina ganoraz egina. Esan beharra dago kamera hasieran gehiegi mugitzen zela, baina oso ondo dago edukiaren aldetik. Animo ta eutsi goiari!
)
( Hurrengo atalaren zain
egoninobi July 29, 2015, 3:59 p.m.
Primerako aurkezlea zaitugu Xabi!
Zorionak eta aurrera proiektu honekin. Gure aldetik audientziarik ez zaizue faltako!
Iker Ibarguren July 29, 2015, 5:10 p.m.
Toooooope!! Zain nengoen!! Guatemalako konexio mantsoekin ezin ikusi baina etxeratzean egingo dudan lehen gauza
Xabier Calvo Aug. 1, 2015, 10:53 a.m.
Gaur ikusi ahal izan dut bideoa. BIKAINA!!!! Asko gustatu zait. Horrela jarraitu mutilak!
Antton Aug. 12, 2015, 5:16 p.m.
Ikaragarria izan da!!! Aurrera jarraitu!!!