Garatu zure bideo-joko ideia Tabakaleran

Erredakzioa | 2020/04/27 18:00 Berriak



Tabakalerako 2DEO ikus-entzunezko laborategiak bere proiektu deialdia ireki du. Aurten, euskarazko bideo-jokoak laguntzeko asmoa aurkeztu dute. Izen-ematea luzatu egin da eta maiatzak 13rarte irekita dago.

2020 2DEO sariak orotariko euskarazko ikus-entzunezko produktuak eta prototipoak lagundu nahi ditu, bideo-jokoak barne. Aurreko edizioan esperimentazioa sustatzeko asmoarekin, hainbat laburmetrai sorta eta bestelako proiektuekin batera bi bideo-joko aurrera eraman ziren: Codesyntax-en Egunean Behin aplikazio ezaguna eta Raul Lopezen Mugi gidatzeko simulatzailea.

Aurtengo deialdia bi ataletan banatuta dago: aurkezten diren proiektu guztien artean zortzi hautatuko dira. Ideia hauek 4.000€ko saria eskuratuko dute aurre-ekoizpena lantzeko eta aholkularitza profesionala jasoko dute. 2020ko abenduan, zortzi proiektu horietatik hiru hoberenak aukeratuko dira eta gehienez beste 25.000 € eskuratu ahal izango dute lanean jarraitzeko.

Bai sortzaile indibidualek, bai lantaldeek izena eman dezakete deialdian. Ideiak aukeratzeko momentuan hainbat irizpide kontuan izango dira. Esaterako, proiektuak prototipo bihurtzeko duen gaitasuna, berrikuntzak planteatzea gaien, estetiken, joeren, kontakizunen eta formatuen mailan, proiektua gauzatzeko teknologia berriak erabiltzea eta merkaturatzeko eta nazioartekotzeko aukera. 

Izen-ematea eta informazio gehiago: deialdiaren aurkezpena eta deialdiaren oinarriak.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

177
Kide

0
Jolasten

7
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…