Garatze prozesua bukatu eta gold maila jaso duela iragarri dute jokoaren arduradunek Inside Xboxean.

Splash Damage eta The Coalition garatzaileen hurrengo bideojokoa, Gears Tactics, apirilaren 28an argitaratuko da PCrako. Gears of War saga ospetsuan oinarritutako estrategiazko jokoa da Tactics.

Inside Xbox ekitaldi digitalean egin zuten iragarpena jokoaren arduradunek. Argitaratze data ematearekin batera XCOM sagarekin antzekotasun handiak dituen txandakako estrategiazko bideojokoari buruzko hainbat xehetasun nabarmentzeko aprobetxatu zuten gainera.

Jokoak edukiko duen istorioa eta arerio nagusia, jostagarritasunari buruzko gako nagusiak eta mikrotransakziorik gabeko bideojokoa izango dela aipatu zituzten bertan.

Gears Tactics hilabete honetan PCan estreinatuko den arren, estrategia jokoa Xbox Onera ere iritsiko dela ziurtatu dute Microsoftetik. Halere, ez dute ezer aipatu argitaratze datari buruz.