Urte amaiera gero eta gertuago dago, eta ohi den moduan, sarean 2015eko joko onenen zerrendak agertzen hasi dira. Guk ere halako bat egiteko asmoa genuen, baina badakizuen bezala, gu ez gara gauzak edonola egitearen zaleak...

 

Aurtengo joko onenak ZUK aukeratuko dituzu! 6 kategoria ezberdinetan joko onena zein den hauta dezakezu, guztion iritziak biltzen dituen zerrenda bat osatu ahal izango dugularik honela. Kategorien artean, indie joko onena, RPG onena, multijokalari onena eta abar aurki ditzakegu, guztietan hainbat hautagai daudelarik, baita zerrendan ez dauden jokoak bozkatu ahal izateko aukera ere.

 

Hemen har dezakezu parte: http://goo.gl/forms/ewXcLU1RQr

 

The Wolf Among Us

 

Doako jokoak lortzeko aukera emango dizuegu gainera, bi sari zozketatuko direlarik parte-hartzaile guztien artean. Lehena The Wolf Among Us da, Telltale estudioak eginiko joko ezaguna. Steam-eko erabiltzaileen artean oso gomendatua da, jokalarien %98ak gogoko izan duelarik! Bigarren saria HassleHeart da, Santa Clara Games talde donostiarrak eginiko arcade jokoa 2014ko euskal bideo-joko onenari saria jaso zuena.

 

Hassleheart

 

Dagoeneko hainbat bozka jaso ditugu, eta jarraian joko onenaren kategorian jasotako iritziak ikus ditzakezue. Badirudi Fallout 4 dela oraingoz irabazle eta Metal Gear Solid 5 izango dela ausentzia nagusia, baina abenduaren 18a arte gauzak asko alda litezke.

 

Joko onenak aurten

Zeintzuk dira aurtengo joko onenak?

Parte hartzeko esteka honakoa da: http://goo.gl/forms/ewXcLU1RQr