Ghostrunner parkourra eta katanak batzeko asmoz heldu da Nintendo Switchera

Lander Unzueta | 2020/11/20 11:00 Berriak



Azken unean berandutze txikia jasan ondoren kaleratu dute akziozko jokoa 505 Gamesekoek. 

Cyberpunk 2077 ez da garatzaile poloniar batek egunotan estreinatuko duen cyberpunk estetikadun joko bakarra izango. One More Level taldearen Ghostrunner dagoeneko Switchean kaleratu du 505 Games banatzaileak.

Jokoa urriaren 27an estreinatu behar zen Nintendoren kontsolan, baina egun horretan berandutzeko erabakia hartu zuen banatzaileak ezustean. Egun gutxi batzuk atzeratu ondoren, azaroaren 10ean argitaratu zuten.

Ninja ziborg baten kontrola hartuko dute jokalariek. Abiada bizian joango dira berarekin, hormetatik korrika eginez, tiroak saihestuz eta bere katanarekin arerioak akatuz. Argitaratu behar zen egun berean atzerapen txiki bat jasan ostean, Nintendoren kontsola hibridorako bertsioak bizkortasun osoz funtzionatuko duela agindu dute garatzaileek.

Abenduaren 10a baino lehen erosita jokalariek bi katana berezi lortuko dituztela nabarmendu dute arduradunek; horietako bat Nintendok bereziki diseinatutakoa izango da.

Bideojokoa urriaren 27an estreinatu zen PC, PS4 eta Xbox Onerako. Arduradunek azaldu dutenez, egungo kontsoletako bertsioa erosi dutenek kontsolen belaunaldi berrirako doako alea jasoko dute eguneraketa baten bitartez.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

185
Kide

2
Jolasten

15
Online

Azken erantzunak

Jon7 EUSKALDUNA Nov. 9, 2020, 8:55 p.m.

jo ba doakoa da azkenean, epic ean behintzat. Oso txukuna nere ustez, modu desberdinak dauzka baina betiko erlojuaren aurkakoan, zure probintziako ra…
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…