Nola sortzen da bideojoko bat? Nolako taldea behar da bideojoko bat sortzeko? Zenbat pertsona behar dira bideojoko bat egiteko? Zer perfil behar dut bideojoko bat egiteko?
Jende askori gustatzen zaio bideojokoetara jolastea, baina gutxi batzueri gustatzen zaigu horrez gain bideojokoen tripak eta engranajeak sortzea. Bigarren talde honetakoa baldin bazara edo kuriositate pixka bat badaukazu behintzat zorionekoa zara. Zergatik? Asteburu honetan Global Game Jam-a ospatzen delako!
Baina zer da Global Game Jam-a?
Global Game Jam-a mundu osoan zehar urtero ospatzen den ekitaldia da, eta 48 ordutan bidojoko bat sortzea du helburutzat. Aurten urtarrilaren 23tik 25era tokatu da eta mundu osoan zehar ospatuko da leku fisikoetan, hau da, ez dela etxetik parte hartzen.
Mundu osoan 488 sede ditu 72 herrialde desberdinetan, eta Euskal Herrian 3 sede dauzkagu zehazki.
- Gipuzkoa: Irun-en dago sedea PintxoDeveloper-eri esker. Plazak bukatu dira baina itxaron lista bat dago zorte pixka bat probadu nahi baduzue. http://ggj.pintxodeveloper.com/
- Bizkaia: Delirium Studio bideojoko estudioak antolatzen du. Lehengo urtean artistak faltan egon ziren. http://globalgamejam.org/2015/jam-sites/global-game-jam-bilbao
- Nafarroa: Iruñean lehenengo aldiz ospatuko da Global Game Jam-a. http://xn--iruagamejam-3db.com/
Nola har dezaket parte?
Oso erraza da. Joko bat egiten interesa baduzu gertuen dagoen sedeko web-orrian apuntatzea besterik ez duzu. Asteburua baino lehen egitea komeni zaizu.
Zer berhar dut parte hartzeko?
Ordenagailu bat eta ikasteko gogoa, besterik ez! Gure gremio honetako jendea ezagutu nahi baduzu eta bideojokoak nola egiten diren ikasi nahi baduzu hau da zure aukerarik onena industriak nola funtzionatzen duen dastatzeko. Lagun asko egingo dituzue eta asko ikasi! Ez zarete damutuko!
Zein da prozesua behin han gaudenean?
Behin han zaudetenean jendearen aurrean aurkeztu beharko zarete eta zuen asmoa zein den esan. Denok aurkezten zaretenean, arratsaldeko 6tan Global Game Jam-eko antolatzaileek bideojokoaren gaia esango dizuete. Gaia sekretua da mundu osoan, eta ordu berdinean publikatzen da. Hau da, mundu osoan, urtarrilaren 23an arratsaldeko 6etan publikatuko da sede bakoitzean. Hortaz, Hawaii-ko sedera gaia iritsi arte ezin izango duzue ezer esan sare sozialetatik.
Behin gaia jakinda, 5 minututan zuen jokuaren ideia garatuko duzue (gaiaren inguruan, noski) eta denen aurrean aurkeztu beharko dezue. Gero taldeak egingo dira proiektu interesgarrienekin eta orduan magia guztia hasiko da.
Ez duzue lorik egingo baina oso ondo pasako duzue. Ni zuek banintz, ez nuke dudarik edukiko. Oso esperientzia ona baita.
Esan beharra dago hau ez dela konpetizio bat, kolaborazio bat baizik. Egindako joko guztiak Global Game Jam-eko web orrialdera igoko dira BY-CC lizentziarekin, hau da, edozeinek hartu dezakela zuen jokua gauzak aldatu eta hobetzeko.
Uste dut ez dudala ezer ahazten. Edozein galdera edukita, galdetu lasai iruzkinen bidez. Eta plaza gabe geratu bazarete, lasai! Pasa zaitezte edozein egunetan bisitatxo bat egitera!
Ikusi arte, developers!!
Iruzkinak (4)
Skillath 2015ko urt. 21a, 11:35
Argazkian azaltzen dena ez da egia. Aurten urtarrilaren 23tik 25era da!! Ez det aurtengo argazkirik aurkitu. :S
Urtzi Odriozola 2015ko urt. 21a, 11:49
Aitx... Luzeran ondo sartzen zen beste argazki bat aukeratu nuen eta konturatu gabe 2014koa jarri. Zuzendu dut!! Barkatu!!
Skillath 2015ko urt. 21a, 11:57
Ah, zuk aldatu duzu! xD Uste nuen nere argazki bat zela. Atzo oso berandu idatzi nun eta agia pintza jun zitzaiten. XD
Ander Intxaurrondo 2015ko urt. 21a, 15:01
Ea hurrengo urtean ere egiten duten, aurten ezinezkoa zait, mobida gehiegi ditut egiteko asteburu honetan :(