Gehienok ezagutzen dugun indie jokoa da ahuntz simulatzaile hau... Nahiz eta jokoa bera aztertu nahi ez dudan artikulu honetan, euren bigarren DLCa argitaratu berri dutenez, jokoaren umore apur bat partekatu nahi nuen zuekin.
Lehenik eta behin, jokoa lehen aldiz erakutsi zutenean, bideojokoen munduan egin den iragarki onenetako bat parodiatu zuten, Dead Islanden trailerra, hain zuzen ere. Jarraian ikus ditzakezue biak.
Geroago, doako DLC bat kaleratu zuten, Goat MMO Simulator deiturikoa. Eduki honek "MMO" egitura gehitzen zion oinarrizko jokoari... Inoiz internetera konektatu beharrik gabe! Jokoko beste jokalariak ez ziren benetako erabiltzaileak, lehenagotik programaturiko bot-ak baizik. Txat-a ere guztiz simulatua zegoen, baina ziur batek baino gehiagok elkarrizketaren bat mantendu zuela botekin honetaz ohartu aurretik. Eduki hau ezagutzera emateko, erabiltzaileei kritika bat egin zieten Coffee Stain Studioseko lagunek, askotan jokoak egitearen zailtasunaz ohartzen ez garela adierazteko. Horretarako, "joko sortzaile" bat erakutsi ziguten, dena automatikoki egiten zuena, parodia gisa. Jarraian bideoa!
Azkenik, heldu da Goat Simulatorreko ordaindu beharreko DLCa, GoatZ deiturikoa. Day Z jokoaren parodia honek harro dio hau dela Early Accessen ez dagoen lehen Survivala! Betiko umorearekin gehitu dizkiote jokoari ezaugarriak, craftinga eta zonbiak, besteak beste. Honen iragarki gisa erabilitako trailerra ere mundiala iruditu zait.
Eta zuek, zer deritzozue? Gustatzen al zaizue jokoa edota umorea? Ni behintzat GoatZ nire jokoari gehitzeko irrikitan nago!
Xabi
// from Indie Totem
Azken erantzunak
Kaixo, Daflipat!
Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Kaixo!
Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen?
Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Hartuta!
Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Begiratu kickstarterra!
Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta
Iruzkinak