Google-en Halloween gaua mundu mailako gozoki txapelketa batekin

Iker Ibarguren | 2015/10/30 13:30 BerriakBitxikeriak



Ezagunak zaizkigu Google etxeak atera ohi dituen Doodle famatuak. Gertakizun edo efemeridade bati lotuak ere beti, gehienetan oso era erakargarrian gogorarazten dizkigu berauek. Eta nola ez, bertan dugu Halloween gaua ere eta dagoeneko Googlek gogorarazten digu.

2015eko mundu mailako gozoki txapelketa bat egin dute, eta bertan, mini-joko moduan, gozokiak biltzen dituen sorgin bat izango gara. Lau koloretako sorgina izango dugu aukeran eta bakoitza, mundu mailako talde bat izango da. Bere erratzaren gainean, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik joan beharko gara hegan, bidean ditugun oztopoak gainditu eta gozokiak bilduz.


Sustatu.eus | Halloween doodle © cc-by-sa: gamerauntsia

Mekanika oso errazeko jokoa da. Hutsune barra erabiliz emango diogu gorantz joateko indarra gure sorginari eta bidean ozpotoren bat topatzen duen bakoitzean, altura galduko du. Ez dago beste sekreturik. Joko benetan erraza, pixka bat prokastinatu nahi badugu :D

Gainera Google-eko gainerako beste hainbat produktu eta zerbitzuren antzera, hau ere euskaratu dute! Egia esan ez dauka testu askorik, baina aizue, lana hartu dute behitzat!

Amaieran, gozoki bilketaren mundu mailako estatistikak erakusten dizkigu. Zein taldetakoa zara zu, irabazle edo galtzaileena? ;)

Sustatu.eus | Munduko gozoki bilketa txapelketa © cc-by-sa: gamerauntsia

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak (1)

Urtzi Odriozola Urr. 30, 2015, 2:08 p.m.

Mugikorraren bidez ere jolas daiteke. Kasu honetan hatzaren bidez ematen zaio indarra sorginari. Partida pare bat botatzeko ondo dago! Ni gorri zalea naiz jejeje

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

164
Kide

7
Jolasten

40
Online

Azken erantzunak

Urdinberde Ots. 10, 2019, 7:47 p.m.

eta astirik baduzue hyrule warriors, tingles rupee land, tingles baloon trip of love, links crossbow training eta navi trckers. Eta batenbat ahaz...
Zeldaren kondaira euskaratu dugu

Urdinberde Ots. 10, 2019, 7:41 p.m.

oso ona, orain itzuli zelda 2: links advesnture, zelda a link to the past, zelda link awekenin, zelda orocle ages eta season, zelda: ocarina of tim...
Zeldaren kondaira euskaratu dugu

Igor Okina Ots. 3, 2019, 2:58 p.m.

Estrategia zale bezala, esan biharra daukat zerrenda horretako ia bat be ez jatela interesatzen (akaso Cyberpunk 2077, baƱa ez dot uste 2019 irteng...
Onena etortzear dago: eta 2019an zer?

Iker Ibarguren Urt. 25, 2019, 9:08 a.m.

demoa probatu nuen aurrekoan eta urteetan atzera egin nuen... lehen aldiz joko hau bera jokatu nuen unera... a zer ohiuak!! ;)))))))
[AURRERAPENA] Resident Evil 2

Urtzi Odriozola Ira. 30, 2018, 11:09 p.m.

Kaixo!! Pozten gara!! Lanean jarraitzeko indarrak ematen dizkigu honelako erantzunak ikusteak! Mila esker!
'Wonder Boy': klasiko baten gaurkotze arrakasta...