PlayStationeko jokalariek GTA Onlinera doan jokatu ahalko dute lehen hiru hilabeteetan. GTA IIIren 20. urteurrena ospatuko dute.

Ezinezkoa izango da Grand Theft Auto V atzean uztea lortzea. Rockstar Gamesen saga arrakastatsuaren azken atala kontsolen hirugarren belaunaldi batera iritsiko zela bazekiten jokalariek, eta orain amerikarrek argitaratze data zehaztu dute: azaroaren 11n kaleratuko dute mundu irekiko abentura PlayStation 5erako eta Xbox Seriesetarako.

Bertsio berriak ekarriko dituen aldaketak zehaztu gabe geratu dira jokoaren arduradunak: “ezaugarri berriak” aipatu dituzte soilik beraien blogean. Atal teknikoaren hobekuntzak aipatu ez, baina GTA Onlinerako berritasunak bai nabarmendu dituzte Rockstarrekoek. GTA IIIren 20. urteurrena ospatzeko jokoaren multijokalariak “ustekabeko dibertigarriak” jasoko dituela aipatu dute.

Horrez gain Stunt RacesDeadline eta Survival joko motek eduki gehigarriak jasoko dituzte udarako aurreikusita daukazten eguneraketekin; lehenengoak zortzi zirkuitu guztiz berri izango ditu maiatzaren 27tik aurrera.

GTA Onlinekin jarraituz, bakarkako bertsioa ere kaleratuko dute belaunaldi berrirako; GTA V ez da beharrezkoa izango beraz multijokalarian aritzeko. PS5eko jokalariek sare bidezko jokoa doan jasoko dute lehen hiru hilabeteetan: zehazteko dago PS Plus zerbitzuaren jokalarientzako soilik izango den eskaintza berezi hau.