Barkamena eskatu diete zaleei bideojoko desiratua ia urte erdi berandutzeagatik: udazkenean kaleratzea espero genuen.
Grand Theft Auto VI berandutzeko erabakia hartu du Rockstar Games etxeak. Prentsa oharraren bidez aditzera eman duenez, 2026ko maiatzaren 26an argitaratzeko asmoa dute.
“Asko sentitzen dugu GTA VI uste zenutena baino beranduago iritsiko delako. GTA berriak sortutako interesa eta arreta gure talde osoarentzako apaltasun lezioa izan da”, diote arduradunek.
2023ko abenduan iragarritako bideojokoa aurtengo udazkenean merkaturatzeko asmoa zeukaten estatubatuarrek. 2025 hasieran asmoa berretsi zuten, baina, azkenean, ez da horrela izango.
Jason Schreier kazetariak sare sozialetan aipatzen duenez, Rockstarreko garatzaileek "ez zuten sinesten 2025eko udazkenerako data" betetzea posiblea zenik.
Horren harira, "lan gehiegi, denbora gutxiegi eta arduradunen aldetik gehiegizko lan karga ekiditeko helburua" zeudela dio kazetariak, eta "GTA VI 2026ra berandutzera ezinbestekoa zirudiela azken hilabeteetatik, edo are urrutiagotik".
Vice City hirira eta bere inguruetara itzuliko gara seigarren atalean. Lucia eta Jason bikotearekin jokatuko dugu oraingoan.
Grand Theft Auto VI PlayStation 5 eta Xbox Series kontsoletan estreinatuko da 2026ko maiatzaren 26an.
Iruzkinak