MMORPG jokoen jarraitzailea bazara, eta gustuko badituzu seguru nago jadanik joko hau zure liburutegian edukiko duzula. Hala ez izateko kasuan, asteburu honetan zorteko zara eta Martxoaren 8a arte, igandea, jokoa 10€ truk erosi dezakezu! Gainera joko honek ez du harpidetzarik eskatzen...
Eskaintza hau ez da Arena.net taldeak azkenaldian egiten duen lehena, eta kasu honetan PAX East 2015ekin bat egiten du, non seguruenik jokoaren lehen gehigarriaren Guild Wars 2 Heart of Thorns, gauza gehiago erakutsiko dituzten seguru. Honela segundu bat bera ere galdu gabe, jokoaren sortzaileak publiko gehiago erakartzeko nahian bere gehigarri berriari begira, jokoa benetan merke uzten digute.
Baina zer eskaintzen du joko honek? Ba edozein MMRPG-ek eskaintzen diguna: Misioak, ziegak, munduko munstroen aurkako borrokak bakarrik edo taldean (PVE), beste jokalarien aurkako borrokak (PVE), arraza eta klase ezberdinak, mundu izugarri handi bat gure eskura... Halaber, joko honek generoan txertatu zuen aurrerapenetako bat ere aipatu beharra dago: ekintza dinamikoak. Jokoan zaudela lasai asko zure misio "arruntekin" sistemak berak ausazko modu batez misio berriak jartzen ditu mapako leku zehatz batean, non, aukera edukiko duzun (nahi baduzu noski) hauek burutu eta diru eta esperientzia gehiago lortzeko. Misio hauetatik ikusgarriena da nola online jokatzen ari den jendea, modu gutxigorabehera "altruista" batean biltzen den elkarrekin misioa burutzeko. Honi guztiari, eta arrazoi nahikoa ez bazeuden jada jokoaren ikuspegi artistikoa azpimarratu beharra dago, dudarik gabe bikaina dena.
Laburbilduz, asteburu honetan hasteko eta denbora luzez jokatu eta disfrutatzeko eskaintza paregabea duzu hementxe (Nik jada aprobetxatu dut :D )
Guild Wars 2 10€-ren truke!
Patxi Ordozgoiti | 2015/03/07 09:53
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Azken erantzunak
Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30
Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25
Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Damian 2025ko mai. 20a, 23:04
Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Damian 2025ko mai. 8a, 10:43
Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :DOuter Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta
Iruzkinak