MMORPG tituluaren lehen beta probaldia 2027ko udazkenean abiatuko dute ArenaNet-ekoek.
Guild Wars 3 iragarri du ArenaNet estudioak. Ordenagailuetan estreinatuko da, eta, lehen aldiz, kontsola batera, Playstation 5era, helduko da MMORPG frankizia.
“Aro berria” markatzen duela aipatu dute egileek, “ez bakarrik Guild Warsentzat, baita MMORPG generoarentzat ere”. Iraganean kokatuko omen da —lehenengotik milaka urte lehenago— Orr-eko Tyrian eskualdean girotuz. Atal grafiko koloretsua, fantasia girotzea zein esplorazio eta borroka mordoa agintzen ditu sareko bideojokoak.
Vaelwarden-aren rola jokatuko dute erabiltzaileek, abenturazaleen gremioko kidea. Orr lurraldean nahiz espirituak babesteko helburuarekin, gure pertsonaia sortuko zein pertsonalizatuko dugu. Borroka mekanikei dagokienez, mugimendua eta abiadura azpimarratzekoak izango direla aurreratu dute egileek.
Garapena luzerako doa, hori bai: kaleratze datarik gabe, lehen beta probaldia 2027ko udazkenean hasiko dela aipatu da.
Lander Unzueta
Iruzkinak