Urtebete pasa Game Erauntsia webgunea eta ondoren komunitatea sortzen hasi ginenetik eta hala ere, oraindik, izenaren kontuarekin borrokan gabiltza. Ez ezezagunen artean bakarrik, komunitateko kide eta eztabaida taldeko jendearekin ere bai :s
Aitortu beharra daukat, Luistxo Fernandez (@luistxo) CodeSyntax enpresaren zuzendari eta interneteko guruak hasi eta bereala ohartarazi zidala izena bere ustez zaila, "txarra" zela. Erauntsiak zer esan nahi duen jende askok ez dakiela eta gainera domeinua etab. osatzerako orduan, bi 'e' elkartu behar horrek, tartean hutsuneak... nahasmena besterik ez duela sortzen. Zer nahi duzue esatea, gurua izango da, baina kasu zipitzik ez nion egin momentu horretan :P
Erabakia hartuta zegoen. Izenaren asmatzailea, honezkero denok ezagutuko duzuen Gari infernu izan zen eta oso seguru zegoen nahi genuen proiektuak izan behar zuenaz. Hasiera batean izango zenaz... gaur egun inola ere zer ikusirik ez duenak, aitor dezagun... Niri bestalde, ez zitzaidan axola... gustatzen zitzaidan. Ez nuen asko uste horren zaila, ulergaitza izan zitekeenik.
Eta zein zaila den GAME ERAUNTSIAko kide izatea... denek "gamerauntsia" idazten dute eta! :o Baita testu gisa jartzerakoan ere... Gaixoak gu!
Guda galdua izan da hasieratik, baina ez nago ni amore emateko! Nahiz eta domeinua gamerauntsia.eus, twitter kontua @gamerauntsia... izan, gure izena, Game Erauntsia da. Bai, bi 'e' eta hutsunearekin.
Bota dut purrustadatxoa eta gusturago biziko naiz hemendik aurrera. Ah! Eta etsigarria bada ere, izenari kariñoa hartu diot...
Iruzkinak (4)
Damian 2015ko urr. 23a, 19:17
Haters gonna hate. :P
Antton 2015ko urr. 23a, 20:25
Arrazoia duzu. Gora GAME ERAUNTSIA!!!!!
egoninobi 2015ko urr. 24a, 16:38
Baina izena zein da zehazki? "Game Erauntsia" ala "Game Erauntsi"? Izen ofiziala "Game Erauntsia" bada, orduan "a" itsatsia dauka eta "Game Erauntsiako kideak" idatzi beharko zenuke "Game Erauntsiko kideak" idatzi ordez. Beste edozein kasutan ere "a" itsatsi hori beti mantendu beharko litzateke, ezta?
Barkatu nire mezuarekin potroak gehiago ukitzera etorri banaiz XD
Urtzi Odriozola 2015ko urr. 26a, 09:58
Aupa Egoni!!
Arrazoi osoa daukazu!! Ni ere nire kontraesanetan harrapatu nauzu :D
Baina bai, berez izenak "a" itsatsia dauka.
Aupa zuek!