Bideojokoen mundua zabala denik ez daukagu ukatzerik, eta denboran zehar eduki duten sona ere ikusgarria izan da. Garaiotan ikusi besterik ez dago Fornite edo PUBG izan duten arrakasta, miloika pertsonak jokatzen dute mundu osoan zehar. Baita ere LOL, Overwatch, etab...
Bideojoko hauetan akzioa da nagusi, punteria edo estrategia ere kontuan hartzen dira.Baina, lehenago aipatu dugun moduan, bideojokoen mundua zabala da, eta kasu honetan bideojoko mota bati begira jarriko gara: pentsatzeko bideojokoak.
Tetris (Alexey Pajitnov – 1984): 80ko hamarkadan izan zen programatua lehen aldiz Alexey Pajitnov-gatik URSSeko garaian. Tetris bideojokoen historian klasiko bihurtu zen. Lau karratu elkarturik sortzen ziren zazpi figura geometrikoak, sabaitik jausten zirenak gelditu gabe. Piezen errotazioa kontrolatuz, eta erorketa norabidea aldatuz, tetrisen funtsa zen lerroak sortzea hauek ezabatzeko. Baina kontutan izan behar zen piezen erorketa abiadura pixkanaka azkartzen zijoala! Jarraian uzten dizuegun argazkia 1988ko arkade bertsioa da. A ze oroitzapenak...
Jolasteko gogoa sartu bazaizue hemen duzue online bertsioa
Portal (Valve Corporation – 2007): Kasualitatez sorturiko joko bat izan zen, Tetris eta Half Life harteko nahasketa bat. Inork ez zuen espero joku honek izan zuen arrakasta garai haietan Half Life eta TeamFortress zuten indarra ikusita. Portal jokuko arauak errezak dira: jokoan zehar dauden puzleak osatu portalak sortzen dituan arma erabiliz.Beti ere, GLados (Genetic Lifeform and Disk Operating System) maltzurraren tranpak ekiditen. Misterioa, umorea, grafikoki aurreratua bere garairako, orduak eta orduak jolasteko aukera bikaina eskaintzen du. Gogoan izan, baita ere Portal 2 jokoa atera zutela, aurrekoaren arira doana. Hemen gameplay bat uzten dizuegu, ea ezaguna egiten zaizuen.
Buscaminas (Microsoft – 1990): Momentu honetan harriturik egongo zarete nolatan ari garen joko honi buruz, baina nork esan dezake ez duela sekula partida bat bota? Joko klasiko hau “Microsoft Entertainment Pack for Windows” abiaratu zen 1990an baina 1992ra arte ez zen sartu sistema operatiboan (Windows 3.1). Jokoaren mekanika oso erreza da: laukitxoen atzean ezkutaturik dauden minak aurkitzean datza, pista bezala agertzen diren zenbakiekin probabilitateak kalkulatuz. Zenbat aldiz egin ote dugu klik pentsatuz libre zegoen laukitxoa zela eta booooooooom! pikutara lana. Hementxe uzten dizuegu online bertsio bat.
El profesor Layton (レイトン教授 Reiton-kyōju?) puzle eta misterioz jositako bideojoko saga bat da Nintendo DS y Nintendo 3DS kontsoletarako, baita ere iOS-erako. Lehenengo trilogian ( El profesor Layton y la villa misteriosa, El profesor Layton y la Caja de Pandora y El profesor Layton y el futuro perdido osatzen dutena) Layton maisua eta Luke bere laguntzailearen 3 abentura misteriotsu kontatzen ditu. Bigarren trilogiak ( El profesor Layton y la llamada del espectro, El profesor Layton y la máscara de los prodigios y El profesor Layton y el legado de los ashalanti osatua) eta pelikulak kontatzen dute nola ezagutu ziren Layton maisua eta Luke, eta nola burutu zituzten lehen ikerketak.
Bideojoko bakoitzean hainbat misterio argitu behar dira herritarrekin hitzegiten, herriko hainbat leku ezberdin bisitatu eta dozenaka puzle ezberdin argituz. Nahiz eta puzle guztiak ez diren pasatu behar jokoan aurrera joateko, batzuk ezinbestekoak dira historiak aurrera egin dezan. Saga honek mundu mailan ia 13 milioi kopia saltzea lortu du, ez dela gutxi.
Poly Bridge (Dry Cactus, 2015). Bideojoko honetan arkitektu baten paperean jartzen gara, eta gure lana zubi ezberdinak diseinatzean datza. Baina ez pentsatu erraza denik, pixkana pixkana zailtasuna goruntz dijoa eta hainbat desafio eta erronka gauzatu behar dira aurrera jarraitzeko. Eta lasai hartu, kontutan izan behar baita zubiaren aurrekontua eta erabiltzen diren materialak. Erlojuaren orratzek hainbat buelta emango dituzte nekatu aurretik!
Hardest game of the world. Jokoaren egitura oso erraza da: lauki gorri bat zara, borobli urdinak ezin dira ikutu eta borobil horiak jaso behar dira (txaponak bailiran).Mugitzeko kursoreko teklak edo W, A, S, D erabili behar da. Txanpon guztiak jasotzea lortzen denean, berdegunera iritsi behar da maila burutzeko. 30 maila daude. Bukaerako puntuazioa izan dituzun heriotzen araberakoa da, alegia, zenbat eta bizitza gutxiago galdu, hobe.
Goiko lerroak irakurri ostean, ez du zail itxura hartzen, ezta? egin zure froga hemen
Eta aurrekoa gutxi iruditu bazaizu, gogoratzen nola egon zen modan joko hau? Zure pazientziaren mugak ezagutzeko aukera bikaina.
Eta oraindik ez bazaizu bizitzeko gogoa kendu, jarraitu hurrengoarekin: The imposible game (android)
Zerrenda luzea da, baina norbaitek aurretik aipatutako jokoren bat amaitzea lortzen badu ez da nolanahiko gizakia!!
Iruzkinak (1)
Xabier Calvo 2018ko eka. 21a, 14:34
Nik bere garaian the impossible Game PS3an izan nuen eta gehien egitea lortunuena lehenengo pantailaren hiru laurdenak izan zen gutxi gora behera. Jokoa sinplea da, salto egitea soilik, baina oso zehatza izan behar da, eta hain azkarra denez, metodo bakarra dago jokoan aurrera egiteko: buruz ikasi!!!
Desesperantea izatera iritsi daiteke...