Garatzaileek Black Mesaren azken atalak txukundu eta biribildu egin dituzte. Beta bertsioan jaitsi daiteke.
Half-Life originalaren zaleek hamasei urtez garatutako remakeak bere “azken eguneraketa handia” jaso du. Black Mesa: Definitive Edition izenpean, era guztietako aldaketa eta hobekuntzak dakartza adabakiak.
Crowbar Collectiveko sortzaileek Black Mesa joan den martxoan estreinatu zutenetik azken ukituak prestatzen aritu dira garatzaileak: “martxotik bideojokoa biribiltzeko lanean aritu gara bai arte zein diseinu aldetik”.
Definitive Edition eguneratzeak gehitu dituen aldaketen artean gama baxu zein erdiko ordenagailuei zuzendutako optimizazio lanak, joko osoan zehar txukundutako artea, Power Up kapituluko argiztapen eta jostagarritasun aldaketa eta On A Rail maparen bigarren ataleko diseinu eraberritua nabarmendu dituzte garatzaileek.
Horiez gain kodean, artean, soinuan eta kokalekuen diseinuan era guztietako aldaketa txikiak gehitu dituzte. Akatsak ere badaude, eta horren ondorioz eguneraketa beta adabaki baten bidez argitaratu dute oraingoz. Guzti horien berri eman dute jokoaren Steameko blogean.
Aldarrikatu dutenez, remakea frogatzeko zain egon diren zaleek “jauzia emateko abagune aproposa da”. Black Mesa: Definitive Edition PCrako soilik argitaratu dute.
Iruzkinak