PC, PS5 eta Xbox Series gailuetan ikusiko dugu Master Chief-en lehen abentura. Hiru misio gehigarri bilduko ditu.

Halo: Campaign Evolved uztailaren 28an estreinatuko da, Xboxek eta Halo Studios garatzaileak Xbox Game Showcase-an iragarri dutenez.

Aldez aurretik iragarri modura, PCan eta PlayStation 5 zein Xbox Series kontsoletan jokatu ahalko da lehen Halo: Combat Evolved mitikoaren berregitean. Bideo berria utzi dute egileek, gainera, orain arte ikusi gabeko edukiak aditzera emanez.

Operation: Meteorite izeneko hiru misioko istorio berriaz gozatuko dute zaleek Campaign Evolveden. Lehen jokoko jazoerak baino urtebete lehenago girotuko da, kokaleku, etsai eta arma berriak bilduta.

Berritasunekin jarraituz, Unreal Engine 5 motorearekin berregindako abentura ikusiko dugu. Armategi, ibilgailu eta mugimendu eraberrituez gain lau jokalarirentzako kooperatibo modalitatea eskainiko du Master Chiefen abenturak, gainera, plataforma arteko jokoa (cross play) ahalbidetuz.

Uztailaren 28an helduko da PCra, PS5era eta Xbox Seriesetara Halo: Campaign Evolved.