Bihar, azaroak 11, iritsiko da dendetara Halo sagaren bilduma. Xbox One kontsolarako esklusiboa da eta 360 kontsolako joko nagusiak barne datoz: Halo: Combat Evolved, Halo 2, Halo 3 eta Halo 4.
Bilduma honetan, joko guztiak hobekuntza handiarekin datoz, 1080ko bereizmenarekin, eta 60 koadro segunduko jarioarekin. Online jokatzea gustuko duzuenok, 106 mapa desberdin aurkituko dituzue. Gainera lorpenen zaleak bazarete, 450 lorpen desberdin lortzeko erronka ematen dizue bildumak.
Eta hori ez da dena, datorren urterako espero den Halo 5: Guardians joko berriaren jokalari-anitzerako beta bertsio bat dakar.
Master Chief supersoldaduaren istorioa gustuko baduzue, sagako joko desberdinak berriz ere jokatu nahi badituzue bertsio hobetuetan, eta 2015ean iritsiko den hurrengo jokorako pazientzia gutxi baduzue, ziur egon bilduma honekin izugarri gozatuko duzuela.
Halo: The Master Chief Collection bihar jarriko da salgai.
Ander Intxaurrondo | 2014/11/10 12:30
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Azken erantzunak
Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30
Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25
Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Damian 2025ko mai. 20a, 23:04
Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Damian 2025ko mai. 8a, 10:43
Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :DOuter Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta
Iruzkinak