Hammer Away, argitaratu gabeko arcade jokoa aurkitu dute

Xabier Calvo | 2014/12/15 16:00 BerriakRetro



Asko gustatzen zaizkidan berri horietako bat da hau. Inoiz argitaratu gabeko joko bat, lagun talde batek aurkitu du. Portugal-en gertatu da, bideojokoak gustoko dituzten lagun talde batek, biltegi zahar batean Sega-ren System 18 plaka erdi puskatu eta hautsdun bat aurkitu dute, Hammer Away jokoarekin. Biltegiko jabearekin hitz egin ondoren plaka erostea lortu dute. Nahiko hondatua egon arren kontu handiz txip guztiak kendu eta beste System 18 arcade plaka baten montatu dute. Eta voila! Hammer Away martxan jarri dute. Inoiz argitara heldu behar ez zen jokoa martxan. Lagun talde honek gainera, eskuzabaltasunez jokoaren “dump” bat sortu dute eta MAME-ren garatzaileei bidali diete, azken hauek MAME-ren azken bertsioan sartu dutelarik.

Hammer Away, hegazkin shooter bertikal bat da, 194X sagaren antzerakoa. Sega-k 1991. urte inguruan argitaratzeko asmoa zuen, prototipoa amaituta eta martxan izan arren proiektua bertan behera utzi zuten.



Beste joko askorekin gertatu den bezala, amaituta izan arren ez zituzten argitaratu arrazoi ezberdinak tarteko, eta azkenean betirako ahazteko arriskuan geratu dira.

Seguruenik hau baino joko hoberik bada, eta horrelakoak asko izan ditugu: Tiger Heli, 194X, Blazing Lazers, Gemini Wings, Aero Fighters, Super Star Soldiers... sistema ezberdinetan. Hala ere, kuriositatez besterik ez bada ere, jokoa probatzera gonbidatzen zaituztet.


Oharra:
MAME-ren 0.156 bertsioan sartu dute eta jokoa bera topatzea erraza ez bada ere, lortu daiteke internet-en. Laguntza behar baduzue, mezu pribatu bat bidali diezadakezue.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

5
Jolasten

30
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…