Gaurtik biharrera bitartean (azaroaren 16 eta 19) ospatuko da Game Guneko aurtengo edizioa Donostiako Kursaal eraikinean. Hearthstone joko famatuaren txapelketa izango da eta sari potoloa dago jokoan alajaina, 25.200€ onenen artean banatzeko! Partidak gaur 15:00etatik 20:00 bitarte eta bihar goizeko 10:00etatik 20:00 artean jolastuko dira.
Parte hartuko duten jokalarien zerrenda honako hau da:
  • Xixo
  • Fr0zen
  • Pavel
  • Stancifka
  • Hoej
  • Orange
  • Maverick
  • ThijsNL
  • AKAwonder
  • SuperJJ
  • Ek0p
  • Lifecoach
  • Jacobo (Gameguneko 2015. urteko txapelduna)
  • Mariodela
  • Evangelion
  • Yaiza_HS (Online klasifikatua)

Gainera, aurten ere Game Erauntsiako bi komentarista bidali ditugu txapelketaren jarraipena euskaraz egin ahal izateko! Josu Salinas eta Ander Salabarria handiak bertan izango dira partidak zuzenean komentatzeko. Gure twitch kanalean emango dugu txapelketa. Hearthstone karta joko zalea bazara, ezin duzu asteburu honetan gurekin egoteko aukera galdu!

Watch live video from Gamerauntsia on www.twitch.tv