Kaixo lagunok!
Gaur proposamen berri batekin nator, txapelketa berri bat hain zuzen. Baina hori baino lehen Call of Duty 2-ko txapelketarekin gertatu denaren azalpen txiki bat eman nahi dut...
Hasi gara pixkanaka euskal gamer komunitatea sortzen eta gure arteko partidak sustatu nahian, Call of Duty 2-ko txapelketa ideia gisa hasi zen aurrera ateratzen. Hasieran dena ondo zihoan baina segituan hasi ginen arazotan. Partidak sortzeko arazorik gabe genbiltzan, nik nire zerbitzaria horretarako prestatuta neukan baina behin, zerbitzari ofizial batetan sartu nintzen eta hemen hasi zen hondamendia. Zerbitzari ofizial hauetako batzuk hasierako menua aldatzen dizute haiek nahi duten menua ezarriz (“skin” baten bidez) eta noski, horrek ez zidan uzten nire ordenagailuan partida berriak sortzen. Hainbat gauza frogatu ostean ez dut lortu kentzea gainera "skin" hori kentzea (hauen artean GameRangerren bidez egitea, baina ez zidan ezertarako balio izan).
Beraz, momentuz, konponbidea topatu arte "sine diem" uztea pentsatu nuen. Bada, goazen orain artikulu honen harira. Txapelketen inguruan praktika hobetu eta Game Erauntsian hauekin martxa hartu nahian, Hearthstoneko txapelketa bat martxan jartzen hari naiz orain.
Beste jokoarekin konparatuz honek daukan abantailak da nik ez dudala mantendu behar eta beraz, lag-ak sortarazten dituen arazoak murriztuko direla. Honetaz aparte, partida bat baino gehiago jolastu ahal izango dira aldi berean erritmoa arinduz eta ia arratsalde batetan eginez.
Txapelketaren arauak
Partida bakoitza bukatzerakoan pantaila argazki bat egin beharko dute jokalariek eta niri bidali. Era honetara irabazi edo galdu egin duten frogatuko dute jokalariek.
Bestalde partiden artean ezin izango da pertsonaiaz aldatu. Hau da, Jana hautatu baduzu lehenengo partidan Janarekin jolastu beharko dituzu partida guztiak baina, Janaren karta-sorta ezberdinen artean aldatu ahal izango duzu.
Bat baten kontrako kanporaketa izango da biren arteko finalera iritsi arte. Behin jakinda noren kontra egingo duzuen, pertsona hori zuen lagun zerrendan gehitu beharko duzue eta desafiatu egin beharko duzue.
Beharrezkoa izango da battle.net-en kontua izatea (guztiz doakoa da) eta Hearthstone jokoa intalatuta izatea (doakoa da hau ere).
Txapelketan izena emateko artikulu hau web gunean agertzen den momentutik martitzen gauerarte egongo da zabalik (txapelketen atal berezia ireki bitartean hemen erregistratu lehendabizi) eta asteazken arratsaldean (hilak 10) izango da txapelketa. Irabazleari The Bureau jokoaren key bat emango diogu Steam-en aktibatzeko.
Besterik gabe agurtzen naiz. Edozein zalantza izatekotan bota ezazue iruzkinetan inolako beldur gabe, prest egongo naiz erantzuteko. Bitartean, hona jokoaren trailer bat:
Iruzkinak (7)
Urtzi Odriozola Dec. 5, 2014, 1:14 p.m.
Aupa Karrax! Lehendabizi webean izena eman behar da (hori zuk egina daukazu ;) ) eta espero dut gaur txapelketen atal berria martxan jartzea. Bertan izango duzu aukera. Eguneratuko dut artikulua eta zabalduko dugu abisua.
Barkatu eragozpenak...
Urtzi Odriozola Dec. 5, 2014, 6:14 p.m.
Beno Karrax, TXAPELKETAK atala martxan dago iada! Izena emateko: http://gamerauntsia.eus/txapelketak/hearthstone-txapelketa
Sergio Peña Dec. 5, 2014, 9:07 p.m.
Ze ordutan izango da Txapelketa?
Urtzi Odriozola Dec. 5, 2014, 11:11 p.m.
Partiden orduak zehazteke daude, baina hori kanporaketa taula sortzean ados jarri beharreko kontua izango da. Ez arduratu, jolastu gabe ez zara eta geldituko :D
XtrexxMan Dec. 8, 2014, 11:41 p.m.
KAIXO GENTE NIK TXAPELKETAN PARTE HARTU NAHI DUT NIRE SKYPE : hodei.badiola BATTLETAG:XTREXXMAN#2798
Urtzi Odriozola Dec. 9, 2014, 11:19 a.m.
Aupa XtrexxMan! Beno, ikusi dut izena eman duzula :). Partidak noiz izango diren abisatuko zaizu, lasai. Zorte on!