Hyrule Warriors: Age of Calamityk doako froga estreinatu du eShopean

Lander Unzueta | 2020/11/11 18:00 Berriak



Jainkotiar piztiak kontrolatuko ahalko dira musou jokoan. Azaroaren 20an estreinatuko da.

Nintendok eta Koei Tecmok Hyrule Warriors: Age of Calamityren demoa prestatu dute Switcherako. Ustekabean zabaldutako azken Nintendo Direct Minian jakitera eman zutenez, bideojokoaren froga jaisteko prest dago eShop saltoki digitaletik.

Demoan egindako aurrerapen guztiak AoCren azken bertsiora pasako direla nabarmendu dute arduradunek. Hau da, bertan gainditutako misio guztiak gordeta geratuko dira, jokoa erosi eta partidarekin jarraitzeko asmoa dutenei berriz gauza berberak errepikatu beharra saihesteko.

Gainera, trailer berria aurkeztu zuten. Bertan ikusi daitekeenez jainkotiar piztiak kontrolatzeko aukera egongo da. Izaki erraldoi hauekin arerioak arazorik gabe akatuko dituzte heroiek.

Musou erako joko horretan ehundaka arerioren aurka egingo dute Link, Zelda eta gainerako txapeldunek. 2017an estreinatutako Breath of the Wildek kontatzen duen istorioa baino 100 urte lehenago egongo da oinarrituta Koei Tecmoren lana.

Hyrule Warriors: Age of Calamity azaroaren 20an kaleratuko da Nintendoren kontsola hibridorako.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

185
Kide

2
Jolasten

16
Online

Azken erantzunak

Jon7 EUSKALDUNA Nov. 9, 2020, 8:55 p.m.

jo ba doakoa da azkenean, epic ean behintzat. Oso txukuna nere ustez, modu desberdinak dauzka baina betiko erlojuaren aurkakoan, zure probintziako ra…
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…