Zeldaren unibertsoan oinarritutako Hyrule Warriors: Age of Calamity iragarri du Nintendok

Lander Unzueta | 2020/09/14 18:00 Berriak



Azaroaren 20an estreinatuko da ezustean iragarritako Koei Tecmoren eta Nintendoren arteko elkarlana.

Nintendok Hyrule Warriors: Age of Calamity iragarri du ezustean. Koei Tecmorekin elkarlanean, jatorrizko Hyrule Warriorsen ostean argitaratutako The Legend of Zeldaren bigarren musou jokoa izango da.

Breath of the Wilden kontatutako istorioaren aurrekariak azalduko dira bertan. Eiji Aonuma Zeldaren ekoizleak azaldu duenez bertan “hondamendi handian jazotakoa biziko dugu”.

Horrela, Hyruleko erreinuko heroien eta Ganonen indarren aurkako gerran parte hartuko dute jokalariek. Ohi bezala, Koei Tecmoren musouetako eskala handiko gudak izango dira jokoaren ardatz nagusia: ehundaka arerioren aurka egingo dute jokalariek.

Argitaratze data oso hurbil dago: azaroaren 20an estreinatuko da Switcherako.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

2
Jolasten

15
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…