Hyrule Warriors: Age of Calamityren protagonistak aurkeztu eta xehetasun berriak eman dituzte

Lander Unzueta | 2020/10/06 11:00 Berriak



Zeldaren bideojokoaren xehetasunak eskaini dituzte Tokyo Game Showean. Azaroaren 20an estreinatuko da.

Irail hasieran ezustean aurkeztu zuen Nintendok Hyrule Warriors: Age of Calamity musou jokoa. Azaroan estreinatuko denez arduradunek xehetasunak eman eta bideojokoaren protagonistak ezagutzera emateko aprobetxatu du Tokyo Game Showean.

Izan ere, Koei Tecmok garatutako akziozko jokoa izanik Link ez da abenturako protagonista bakarra izango. Berarekin Zelda printzesa, Daruk, Mipha, Revali eta Urbosa txalpedunak edota Impa zientzialaria egongo dira guda erraldoietan parte hartzeko prest.

Pertsonaia bakoitzak bere eraso, ahalmen eta borrokatzeko estilo propioak edukiko ditu. Hyruleko erreinua salbatzeko ehundaka arerioz osatutako hordei aurre egin beharko diete heroiek.

The Legend of Zelda: Breath of the Wilden jazotakoak bideratuko dituen guda biziko da Age of Calamityn; BotW baino 100 urte lehenago gertatutako istorioa izango da. “Dozenaka bideo” edukiko dituela agindu dute arduradunek.

Bi jokalarirentzako tokiko partida kooperatiboak jokatzeko aukera egongo dela ere azaldu dute.

Hyrule Warriors: Age of Calamity azaroaren 20an estreinatuko da Nintendo Switcherako.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

182
Kide

3
Jolasten

31
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…