Guztira 60 bat bideo-joko bildu zituen ekimenak: Art of Rally, Rust, Narita Boy edo S.T.A.L.K.E.R. 2 erakutsi zituzten Microsoftekoek.

Pasa den ostiralean egin zuen ID@Xbox egitasmoak bere lehen indie bideo-jokoen aurkezpena Twitchekin elkarlanean. Bertan genero guztietako lan independenteak batu zituzten, gameplayak erakutsiz zein iragarpenak eginez.

Erakutsi zituzten 60 bideo-jokoetatik, nabarmentzekoak dira argitaratu bezain laster Xbox Game Passera iritsiko diren 22 obrak. Izan ere Microsoftekoek beraien harpidetza zerbitzua indartzen jarraitzeko asmoa agertu dute azken asteetan gehitutako berritasunekin batera.

Lan horien artean itxura aparta duten indie jokoak aurkitu daitezke: Art of Rally retro gidatze jokoa, Sable mundu irekiko abentura zoragarria edota S.T.A.L.K.E.R. 2 desiratua helduko dira harpidetza zerbitzura. Studio Kobak prestatutako Narita Boy metroidvania, esate baterako, gaur bertan argitaratuko da Game Passean. Hemen zerrenda osoa:

  • Art of Rally.
  • Astria Ascending.
  • Backbone.
  • Boyfriend Dungeon.
  • Craftopia.
  • Dead Static Drive.
  • Edge of Eternity.
  • Hello Neighbor 2.
  • Library of Ruina.
  • Little Witch in the Woods.
  • Moonglow Bay.
  • Narita Boy.
  • Nobody Saves the World.
  • Omno.
  • Recompile.
  • Sable.
  • She Dreams Elsewhere.
  • S.T.A.L.K.E.R. 2.
  • The Ascent.
  • Undungeon.
  • Way to the Woods.
  • The Wild at Heart.

Halere, aipatutakoez gain beste joko batzuk erakusteko erabili zuten aurkezpena. Annapurna Interactiven Twelve Minutes thriller interaktiboa, Among Us ezaguna, Coatsink Softwaren Moonglow Bay arrantza RPGa eta gehiago agertu ziten ekimenean.

Agertutako guztiak laburbiltzeko artikulu zabala prestatu dute Xboxen Blogean. Bertan jokoen trailerrak eta informazio gehigarria aurkitu daiteke.

ID@Xbox egitasmoa abian jarri zenetik 2.000 bideo-joko argitaratu dituztela nabarmendu zuen Chris Charla arduradun nagusiak; horiekin 2 bilioi dolarretako irabaziak eskuratu dituzte estudio independente guztiek. Aurkezpen digitala osotasunean ikusteko, sakatu hemen.