Uztailean tiro jokoak, puzzle abenturak zein abentura grafikoak biziko ditugu bideojokoen munduan.
Uztailaren hasierarekin batera bideojokoak itzuli dira beste behin Oiartzun Irratira. Il4rgi bideojokozalea hilabeteko estreinaldiak zerrendatzera igaro da Arguyu saiotik: oraingoan bost titulu desberdin bezain interesgarri ekarri ditu!
Lehena Capcom-en bideojoko berria da: Exoprimal. Uztailaren 14an merkaturatuko dute PlayStation zein Xbox kontsoletan eta ordenagailuetan; orain arteko bideoetan eta probetan ikusi ahal izan dugunez, akzioz beteriko tiro joko zoroa izango da. Zergatik? Jokalariak jokalarien kontra jartzeaz gain, dinosauroen erasoei aurre egin beharko zaielako. Hainbat misio proposatuko dizkigu bideojokoak, eta gure pertsonaiak hobetzeko aukera mordoa.
Nintendo-ren udako bideojoko handiarekin jarraitu du Il4rgik. Izan ere, Pikmin 4 uztailaren 21ean kaleratuko da Switch kontsola hibridoan. Sagan ohikoa den modura, estrategia eta puzzleak uztartuko ditu abentura koloretsuak; oraingo honetan, hirugarrenaren jarraipen zuzena izango da. Berritasunen artean gauez jokatzeko aukera azpimarratzen du bideojokozaleak: borroka zailagoak biziko ditugu iluntasunean, ordea. Hauek probatu nahi dituztenek demoa eskuragai dute Nintendo eShop saltoki digitalean.
Iruzkinak