Il4rgi streamerra bideo-jokoen gaurkotasunari buruz aritu da Oiartzun Irratiko Arguyua saioan.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Hurrengo hilabeteak bideo-joko berriz beteta datoz. Apirilean eta maiatzean berritasunak dira nagusi eta ekaineko E3a hortxe dago. Il4rgi streamerra berriro ere Oiartzun Irratiko Arguyu saioan izan zen guzti horri buruz hitz egiten.

Honako bideo-jokoak aipatu zituen: Outriders, Breathedge, Lost Worlds: Beyond the Page, Oddwolrd: Soulstorm, MotoGP21, Days Gone eta New Pokemon Snap.

Horretaz gain Twitchen euskarari buruz mintzatu zen. ETBk kanala sortu izana albiste ona dela adierazi du. Sortzaileak buru-belarri ari dira euskaraz edukiak sortzen eta konkretuki Game Erauntsia elkartearen FIFA txapelketa aipatu zuen, Gu Ere Bai eta Hamaika Telebistarekin elkarlanean antolatutakoa. Futbol bideo-jokoaren txapelketa ugari antolatu dira azken asteetan eta hori izan da euskaraz antolatutako bakarra. Bestalde, apirilaren 30ean Game Erauntsiak martxan duen Rocket League txapelketaren finala jokatuko du.

Bukatzeko, Il4rgik gogoratu du Twitchen euskara hizkuntza gehitzeko eskaera martxan dagoela gogoratu du eta honetan botoa ematera animatu ditu entzuleak.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Arguyu saioa astelehentik ostiralera goizeko 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.