Oiartzun Irratiko Argugy saiotik pasa da Il4rgi eta hainbat berritasun aurkeztu ditu.

Berriro ere Il4rgi izan da Oiartzun Irratiko Arguyu saioan. Twitch-eko euskaldunek irabazi dezaketen komunikazio saria eta ateratzear dauden bideo-jokoen birpasoa egin du.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

2022ko Rikardo Arregi Kazetaritza sarien antolatzaileek aurtengo sarien finalistak aurkeztu dituzte. Il4rgi parte-hartzaile den 3000twitz Twitcheko sortzaile euskaldunen kolektiboa finalista da komunikazio atalean. Hurrengo ostiraleko sari-banaketari buruz mintzatu da Il4rgi, hala nola beste finalisten inguruan.

Horretaz gain atera berri edo laster jokatu ahal izango ditugun bideo-jokoak aipatu zituen:

  • Call of Duty: Vanguard, bigarren mundu gerran girotutako jokoa eta bere multijokalaria.
  • Forza Horizon 5: auto simulagailuak atsegin dituztenentzat Microsoft-en joko esklusiboa.
  • Battlefield 2042: hainbat urte pasa ostean frankiziaren azken jokoa iristear dago, crossplayarekin.
  • Jurassic World Evolution 2: dinosauruak kontrolatzeko ahalegina egin nahi dutenentzat. Turistak babestea ezinbestekoa!

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Arguyu saioa astelehentik ostiralera goizeko 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.