Oiartzun Irratiko Arguyu irratsaioan izan da berriz Il4rgi streamerra bideo-jokoen munduko azken albisteei buruz hitz egiteko.
Gure Il4rgi gogotsu sartu da ekainean, eta horretarako arrazoi esanguratsuak dauzka. E3a iristear da jada, bideo-jokoen festa handienari hasiera emanez horrela. Horren inguruan mintzatu zen streamerra Oiartzun Irratiko Arguyu saioak egiten duen bideo-jokoei zuzendutako txokoan.
Ekainaren 12tik 15era bitartean egingo den azoka digitalaren aurkezpenen ordutegiak zehaztu dituzte enpresa eta garatzaile handiek, beraz iragarpen eta ezusteetarako prestatzeko unea heldu da jokalarientzako: bertan egongo dira Xbox, Nintendo, Ubisoft, Capcom, Bandai Namco eta askoz gehiago.
E3a izango da ekainean bideo-jokoen begirada guztiak erakarriko dituen ekimena, baina hala ere hainbat obra interesgarri argitaratuko diren hilabetea ere bada, eta horiek zerrendatzeari ekin dio Il4rgik.
- Ghost n' Goblins Resurrection: Capcomen Arthur zalduna Switchetik igaro ostean PC, PS4 eta Xbox One plataformetara iritsiko da bere bi dimentsiotako abentura berriarekin.
- Sniper Ghost Warrior Contracts 2: Frankotiratzaileen abentura berria eratu du CI Gamesek PC eta kontsoletarako.
- Ratchet and Clank: Rift Apart: PlayStation 5eko bideo-joko desiratuenetako bat da. Insomniac Gamesek portal eta dimentsio alternatiboez betetako plataforma eta tiro abentura prestatu du.
- Mario Golf: Super Rush: Nintendoren iturgina kiroletara bueltatuko da joko honetan. Joko mota zoroak batuko ditu Switcherako abenturak.
Arguyu saioa astelehentik ostiralera goizeko 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.
Iruzkinak