Il4rgi streamerra bideo-jokoen gaurkotasunari buruz aritu da Oiartzun Irratiko Arguyua saioan.
Il4rgi oso egonarri agertu da maiatzeko estreinaldi handiarekin, Resident Evil Village, baina ez da hilabete honetan merkaturatuko den berritasun bakarra. Pasa den ostiralean Il4rgi streamerra berriro ere Oiartzun Irratiko Arguyu saioan izan zen horri buruz hitz egiten.
Zalantzarik gabe 2021eko maiatzeko nobedade nagusia Resident Evil Village da. Beldurrezko bideo-jokoen zaleek gogotsu itxaron dute eta azkenik iritsi da. Sagako ohiko ezaugarriak mantentzeaz gain, berrikuntza batzuk dakarrela adierazu du Il4rgik. Gainera, Ibila87 streamerra ere egonarri zegoen eta demoa eta jokoa erakutsi ditu bere zuzenekoetan.
Horretaz gain beste hainbat bideo-joko aipatu ditu:
- Hood: Outlaws & Legends, Robin Hooden istorioan oinarritutako multijokalari jokoa.
- Mass Effect Legendary Edition, jatorrizko trilogia berriro jokatu nahi dutenentzat aproposa eta noski, jokatu ez zutenek ezagutzeko ezinbestekoa.
- Knockout City, brile edo baloi errea kirolean oinarritutako multijokalaria.
- Rust biziraupen bideo-jokoa kontsoletara laster iritsiko da.
- Biomutant, abentura eta zientzi-fikziozko jokoa.
Bukatzeko, Il4rgik gogoratu du ekainean E3a egingo dela eta bertan berritasun asko aurkeztuko direla.
Arguyu saioa astelehentik ostiralera goizeko 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.
Iruzkinak