Irailean argitaratuko diren joko guztien artean Il4rgik erakargarrienak aurkeztu ditu.
Udako oporrak amaitu dira eta Il4rgi Oiartzun Irratiko Arguyu saiora itzuli da. Irailean hainbat bideojoko argitaratuko dira, eta hauetako bost aukeratu ditu irratian aurkezteko.
2022ko irailean kaleratutako titulu nagusien artean hainbat klasikoen itzulera dugu.
- Steelrising: Joko xelebrea dugu hau. Akzioak eta rolak bat egiten dute Frantziako iraultzaren garaian. Alabaina, distopia bat da, Luis XVI. automata bat delako eta honi aurre egin beharko diogulako.
- Splatoon 3: zale asko dira Nintendoren joko berria itxaroten ari direnak. Akzio bizia eta margo askorekin irailaren 9an egongo da eskuragarri.
- Return to Monkey Island: sagaren seigarren bideojokoa ordenagailuan eta Nintendo Switch-ean jokatu ahal izango da. Irailaren 19an salgai izango da.
- Valkyrie Elysium: mitologia nordikoan oinarritutako bosgarren jokoa da. Irailaren amaierara arte itxaron beharko dugu probatzeko.
- FIFA23: seguruenik joko salduena izango da futbol simulagailu ezagun hau eta kontsola guztietan eskuratu ahal izango da.
Joko hauen inguruan sakondu du Il4rgik, beraz, iruzkin guztiez gozatzeko entzun ezazu bere txokoa!
Arguyu saioa astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.
Iruzkinak