Oiartzun Irratiko Arguyu irratsaioan izan da berriz Il4rgi streamerra bideo-jokoen munduko azken albisteei buruz hitz egiteko.
Oporrak amaitu dira eta irailak hainbat berritasun ekarri ditu bideo-jokoen munduan. Il4rgi horretaz mintzatu da Oiartzun Irratiko Arguyu saioan, baina bideo-joko berriei ekin baino lehen aintzinako denden eta joko alokailuen inguruko gogoeta egin du.
Irailean hainbat estreinaldi egongo dira bideo-jokoen industrian, eta bere arreta erakartzea lortu duten bost jokori buruz aritu da Il4rgi irratsaioan.
- Sonic Colors Ultimate: irailaren 7an kaleratzen da Segaren triku urdinaren birmasterizazioa. PC, PS4, Xbox One eta Switch plataformatara iritsiko da.
- Life is Strange True Colors: abentura grafikoen sagaren hirugarren atala irailaren 10ean merkaturatuko da PC, PS5, PS4, Xbox Series, Xbox One eta Stadia plataformetan; etorkizunean Switch-ean ere gozatu ahalko da.
- Deathloop: Arkane Studios-ekoen lan berria irailaren 14an estreinatuko da. Kontsoletan PS5-eko esklusiboa izango den arren, PC-rako ere prestatzen ari dira Bethesda-koak.
- Aragami 2: isilpean aritzea izango da Lince Works estudio espainiarraren jokoko erronka nagusia. Irailaren 17tik aurrera jokatzeko egongo da PCan zein PS5, PS4, Xbox Series eta Xbox One kontsoletan.
- Kena Bridge of Spirits: atal grafiko ikusgarria duen abentura hau irailaren 21ean helduko da PCra eta PlayStation kontsoletara. Esplorazioa eta akzioa batuko ditu estetika koloretsuarekin.
Arguyu saioa astelehentik ostiralera goizeko 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.
Iruzkinak