Overwatch, Bayoneta, Resident Evil... gehigarri eta jarraipen asko argitaratuko dira urrian.
Udan ez dira joko interesgarri asko argitaratu, baina udazkena desberdina izango da. Il4rgi Oiartzun Irratiko Arguyu saiora itzuli da, eta urriko bideojoko argitarapenak errepasatu ditu.
2022ko urrian kaleratutako titulu nagusien artean jarraipenak dira nagusi:
- Overwatch 2: Shooter honen bigarren edizioa free to play bezala iritsi da kontsola guztietara. Il4rgiren ustez arrakasta handia izango du.
- A plague tale: Requiem: Erdi Aroko frantziara itzuliko gara joko honetan. A plague tale: Innocence jokoaren istorioari jarraipena emango diogu.
- Mario and Rabbids Sparks of Hope: berriro ere crossover jokoa izango dugu Mario eta Ubisofteko untxi ezagunen artean. Nintendo Switch-ean soilik jokatu ahal izango da. Irailaren 19an salgai izango da.
- Bayoneta III: saga ezagunaren hirugarren jokoa urriaren 28an iritsiko da Nintendo Switchera.
- Call of Duty Modern Warfare 2: jokoa eraberritu dute eta kontsola guztietan baliagarri izango da, Nintedo Switchean izan ezik. Urriaren 28an argitaratuko da.
- Resident Evil Village: Winters' expansion: jokoaren gehigarria argitaratuko dute urriaren 28an. Istorioa 16 urte ostean berrartuko da, eta aukera bikaina da jokoa probatu ez dutenek hasieratik gozatzeko.
Joko hauen inguruan sakondu du Il4rgik, beraz, iruzkin guztiez gozatzeko entzun ezazu bere txokoa!
Arguyu saioa astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.
Iruzkinak