2022a bukatzear da, baina bideojokoen festak gurekin jarraitzen du. Abenduak genero guztietako tituluak ekarriko dizkigu.
Abendua ez da bideojoko interesgarrienen hilabetea izaten. Normalean, enpresa handiek azaroa erabiltzen dute eguberrietako kanpaina abiarazteko; hala eta guztiz ere, aurtengo abenduak galdu ezin dezakegun obra interesgarri sorta dakar.
Horiei buruz hitz egiteko gerturatu da Il4rgi, beti bezala, Oiartzun Irratiko Arguyu saiora! Zein bideojoko ikusiko ditugu hilabete honetan?
- Marvel’s Midnight Suns: Marveleko superheroien estrategia joko berriak balorazio bikainak jaso ditu, eta jokatzeko desiratzen gabiltza. Dagoeneko estreinatu da PC-an zein PlayStation eta Xbox kontsoletan.
- The Callisto Protocol: Striking Distance Studio berriko arduradunak Dead Space ezagunen sortzaileak dira, eta nabari da The Callisto Protocol ikusterakoan. Beldurrezko jokoa kaleratu dute —hainbat arazorekin, hori bai— ordenagailuetan eta PlayStation nahiz Xbox kontsoletan.
- Hello Neighbor 2: Beldurrezko jokoekin jarraitu du Il4rgik, baina giro guztiz desberdinarekin. Beste behin isilpean ibili beharko gara gure auzokoaren etxea miatzen Tinibuild-en lan honetan. Gaur bertan estreinatuko da; berriro, PCan eta PlayStation zein Xbox kontsoletan.
- Dragon Quest Treasures: Abenduko azkena Nintendo Switch-erako izan behar zen. Dragon Quest JRPG saga maitatuak askotariko spin-off abenturak ditu, eta horien artean egongo da abenduaren 9an helduko den Treasures. Draconia erresumako altxorren bila abiatuko gara DQ XIko Erik-ekin eta bere ahiztarekin.
Jokooi buruzko informazio gehiago nahi? Ba ez ezazu galdu Il4rgiren txokoa!
Arguyu saioa astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.
Iruzkinak