Biziraupen mekanikak zein akzioa elkartuko dira laborategi ilunean. PC, PS5 eta Xbox Series bertsioak edukiko ditu.

Team Clout garatzaileak ILL beldurrezko bideojokoa eraman du State of Play aurkezpenera. Bideo berriarekin batera 2027rako prest edukitzeko asmoa iragarri du.

Aspaldi erakutsitako titulua sasoi betean dabilela agerikoa da. Laborategi edo gotorleku misteriotsu batean lehen pertsonako ikuspegiko abentura biziko dute jokalariek. Esperimentu artean eraldatutako gizakiak edo munstroak aurkituko ditugu, egileen arabera, biziraupen mekanikak akzioarekin elkartuta.

Gorearen eta odolaren artean ILLek erakusten duen atal grafiko indartsua nabarmentzekoa da. Inguruneak zein pertsonaiak xehetasun guztiz osatuta daude, eta, kolpeekin moztuko ditugun gorputz adarrek eta bestelako kontuek sekulako errealismoa eskainiko diote bideojokoari.

PC, PS5 eta Xbox Series kontsoletan estreinatuko da ILL datorren urtean.