Maiatza eta Ekainean zehar garatu dugun txapelketak, badu garaile bat: Iñigo27 !!! Zorionak lagun!! Gauzak horrela, bera izan da sariaren, FIFA 15 jokoa, irabazlea eta hainbat galdera luzatu dizkiogu apur bat ezagutze aldera:

Nongoa zara? Adina? 
Tolosakoa naiz eta 14 urte dauzkat baina aurki (ekainaren 27an) 15 beteko ditut.

Ikaslea zara?  Zer ogibide ikasi nahi duzu?
Oraintxe bertan ikasketetan nabil institutuan eta urte batzuen ondoren, Ingieneri Informatikoa izan nahiko nuke.

Bideojokoetan sartuz, zein da zure plataforma gustokoena? PC, Ps, xbox…
Orain dela urte batetik PCa da nire plataforma gustukoena, ematen dituen erreztasun eta jokoen prezio lehiakorrengatik.

Zein da zure gustuko taldea? jokalaria?
Niri gehien gustatzen zaidan taldea erreala da, gipuzkoakoa naizelako bereziki. Jokalariak kontuan hartuta, gustokoena Gerard Pique da, nik ere defentsa posizioan jokatzen dudalako eta bere jokoa benetan gustatzen zaidalako

FIFA ala Pes?
Nire ustez FIFA oraintxe bertan irabazle ateratzen da, PESek gauza asko egin beharko lituzke alderantziz izateko; Liga askoren eta jokalarien lizentzia asko falta zaizkio, eta FIFAk duen online-ak (Ultimate team...) puntu on asko ematen dizkio EAren jokoari. Hau esanda, uste dut Konamik PESekin gauza onak egiten ari dela, eta ikusiko dugu zer gertatzen den hemendik urte batzuetara.

FIFA 16-a erostekotan zara?
Erosi aurretik, nik uste dut, itxaron egingo dudala gameplayak eta jokoak ekartzen dituen nobedadeak ikusi arte, ondoren, planteatzen hasiko naiz ea FIFA 15etik FIFA 16ra aldatzeak merezi duen.

FIFAko trikimailuren bat partekatuko zenuke?
Egia esan, ni ere ez naiz oso jokalari ona, hori bai, txikitatik jolasten dut FIFAn edo PESean. FIFA Ultimate Team moduan, nire trikimailua, ez da jokalariak izenagatik aukeratzea, baizik eta jokalaria ezagutu ez arren haren "stats" edo estadistikak ikustea eta horiek kontuan hartuta erostea. Batzuetan badaude jokalari batzuk inork ez dituenak ezagutzen bizitza errealean, baina EAk stats edo estadistika oso oso onak jarri dizkienak, ni haietaz baliatzen naiz.

FIFAz aparte, zer beste joko atsegin dituzu?
FIFAz aparte, League Of Legends, Mafia 2, Auto jolasak, Minecraft eta Call Of Duty-ak gogoko ditut

Gomendatuko zenioke gure komunitateko kideei jokoren bat?
Badakit futbolarekin edo kirolarekin zerikusia ez duela, baina nik komunitateari Mafia 2 jokoa gomendatuko nioke, zahar xamarra den arren, niri ikaragarri gustatu zitzaidalako.

Ongi pasa duzu txapelketan?
Ikaragarri ondo pasa dut txapelketa honetan, jende berria ezagutu dudalako FIFAn jolasteko eta esperientzia berri bat izan delako.