2K Gamesek irailaren 25era atzeratu du Mafia Definitive Edition

Lander Unzueta | 2020/07/09 18:00 Berriak



Koronabirusak eragindako zailtasunen ondorioz abuztuko argitaratze data bertan behera utzi du 2K Gamesek.

Lehenengo Mafiaren remakea ez da abuztuaren 28an kaleratuko. 2K Gamesek Tommy Angeloren abentura berriztatua irailaren 25era atzeratzea erabaki du.

Hangar 13ko garatzaileekin batera hautua koronabirusaren ondorioz hartu dutela azaldu du 2K-k. “Abuzturako dena prest uztea gero eta zailagoa egiten ari da bizi dugun pandemia egoerarengatik”, adierazi dute.

Berri txarrak ematera mugatu beharrean, uztailaren 22an Mafia Definitive Editioni buruzko berritasunak emango dituztela baieztatu dute arduradunek.

Mafia Definitive Edition PS4, Xbox One eta PCan kaleratuko da; lehenik Steam bidez eta geroago Epic Games Store bidez ere salduko dute azken plataforman.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

3
Jolasten

34
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…