Borroka jokoen garatzaile japoniarrek aurkezpen digitala egingo dute abuztuaren 1ean

Lander Unzueta | 2020/07/27 18:00 Berriak



Arc System Works, Capcom, SNK, Koei Tecmo eta Arika garatzaileak batuko dira ekimenean.

Borroka bideojokoen garatzaile japoniar ezagunenak ekimen digitala egiteko batuko dira. Abuztuaren 1ean Japan Fighting Game Publishers Roundtable deitutako aurkezpena egingo dute zuzenean.

Izan ere, uztailaren azken egunetan eta abuztuaren lehenengoetan EVO borroka joko txapelketa ospetsua lehiatzen da. Aurton bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, EVOko presidentearen aurka jarritako salaketengatik. Txapelketa borroka jokoen iragarpenak egiteko erabiltzen ohi da, eta beraz ekimen propioa antolatzea erabaki dute garatzaile japoniarrek.

Aurkezpenean Arc System Works, Capcom, SNK, Koei Tecmo eta Arika garatzaileetako arduradunak egongo dira: Daisuke Ishiwatari, Katsuhiro Harada, Takayuki Nakayama eta Nobuyuki Kuroki bezalako izen ezagunak iragarri dituzte prentsa ohar baten bidez.

Hori dela eta Guilty Gear Strive, Dragon Ball FighterZ, Street Fighter V, Tekken 7, Soul Calibur 6 eta Samurai Shodown jokoetako iragarpena ikustea espero da, beste hainbat bideojokoren artean.

Japan Fighting Game Publishers Roundtable youtube bidez emitituko dute larunbateko 02:00etatik aurrera.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

3
Jolasten

35
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…