Jarraitu txapelketak zure Smart telebistan!

Urtzi Odriozola | 2015/03/05 10:10 TxapelketakGida



Asteburu honetan eta datorrenean izango dira txapelketa berriak eta horiekin batera zuzeneko emisioak ere bai! Minecraft The Towers eta League of Legends 5vs5 txapelketetako partida batzuk zuzenean jarraitu ahal izango dira webgune honetatik. Eta ohitura dugun lez, TheProdigyEH eta RobouteGuiliam komentarista handiak aurreko edizioetan bezala fin-fin ibiliko dira partiden nondik norakoak azaltzen.

Baina hori baina gehiago ere badugu eskaintzeko! Azken belaunaldiko telebista baten jabe bazara, SmartTV izenez ezagunak diren horietakoa edota Chormecast aparailua baduzu, telebistatik bertatik zuzenean jarraitzeko aukera ere izango duzu, FullHDn. Ondorengo lerroetan azalduko dut hauetako bat nola konfiguratu eta bide batez, Txapa irratiko Demienekin dudan zorra kitatu :D

Nola konfiguratu nire telebista partidak ikusteko

Oso sinplea da prozesua, baina telebista markaren arabera zertxobait alda daiteke. Nik Samsung etxeko telebista bat dudanez, adibide horrekin egingo dut.

  1. Lehenengo pausu bezala, eta modurik gomendagarriena da, sareko kable bidez konektatu telebista internetera. Normalean, etxean router bat izango duzu eta handik bertatik luzatutako kable batez konekta dezakezu. Wi-Fi bidezko konexioa ere egin daiteke USB bidezko antena... erabiliz, baina seinalearen arabera kalitatean alde handia izango duzu. SmartTV bat ez duzuenontzat ordea, Chromecast erabiltzea oso oso aukera ona da. Behean azaltzen dut azken aukera hori.
  2. Egiaztatu zure telebista benetan konektatuta dagoela eta sareko konexioa baduzula. Hobespenetara joan eta bertan probak/testak egiteko aukera dago.
  3. Youtube aplikazioa instalatu beharko duzu zuen telebistan. Baliteke eta normalena izango da, telebista erostearekin batera aplikazioa bertan instalatuta egotea, beraz ziur aski pausu hau saltatu ahalko duzu.
  4. Aplikazioan sartu eta zure google kontua konfiguratu. Honek, historikoak, gogokoak, gero ikustekoak... gordetzeko aukera ematen du. Eta batez ere bilaketak egiteko erraztasun handia. Kontuan izan telebistan bilaketak egitea, batez ere mandoarekin ibili behar bazara oso lan astuna dela.
  5. Game Erauntsiaren kanalera harpidetzea gomendatzen dizugu. Modurik azkarrena da txapelketa egunean zuzeneko partida aurkitzeko.
  6. Egunean bertan, kanalera sartu eta zuzeneko emisiodun bideoa erreproduzitzeko eman. Oso ondo ikusten da, zin dagizut!

Chromecast alternatiba bezala

Lehen aipatu dudan bezala, telebista zuzenean internetera konektatu ezin duzuenon kasuan Chromecast bat erostea aukera ezin hobea da. Telebista dagoen gunera Wi-Fi seinale txukuna baduzue eta zuen telebistak HDMI konektorea badu, 30€ inguruan lor dezakezue aparailu sinple hau. Konektatu, konfiguratu eta ikusi. Nik gurasoen etxean horrela probatu dut eta primeran dabil. Aurreko kasuan bezalaxe da, baina sareko kable bat izan beharrean, aparailu honek lotzen zaitu internetera.

Mugikorra erosotasun gehiagorako

Aukera ona da mugikorreko zure aplikazioa, telebistakoarekin parekatzea. Honela, mugikorrean bilaketak egitea askoz errazagoa denez, esperientzia atseginagoa lor dezakezu mugikorra eta telebista konbinatuz. Beheko irudi honetan dago Youtubek azalduta nola egin dezakezun 4 pausotan.



Behin parekatzea lortzean, mugikorrean bideo bat erreproduzitzeko ematen diozun bakoitzean goiko irudian agertzen den ikonoa agertzen da bideoaren menuan. Ikonoan klik egin eta bideo hori telebistan erreproduzitzen hasten da. Mundiala ezta?


Eta zuk, txapelketak nola jarraituko dituzu? Zuzenean ikusteko asmorik bai? Ea sare sozialak, webguneko txata... erabiliaz "Game Erauntsia telebista" erakargarri bat egiten dugun :D

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak (2)

Damian March 5, 2015, 11:56 a.m.

Ederki! "Gida"-k izeneko sekzioa edo sortu beharko duzue ;)

Mila esker!

Urtzi Odriozola March 5, 2015, 2:20 p.m.

Hori egina zagok!! Lan zailagoak ematen ez dizkidazuen bitartean... :D

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

4
Jolasten

27
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…