Gehienok dakizuen bezala, gaur (abenduaren 5 larunbata), Game Erauntsiako kideak (ni barne), durangoko liburu eta disken azokan egon gara. Han egon dira ipatx eta roboute ere, txapelketa pixka bat komentatzen eta baita partaideei laguntzen ere. Bestalde Urtzai gure erregea ere han izan da eta jende gehiago ere bai. Joko asko izan ditugu bertan, super mario, don king kong(ez dakit ondo horrela idazten den) eta azkenik minecraft. Gehien harritu nauen gauzetako bat helduez osaturiko barrera supersonikoa izan da. Ume asko zebiltzan barruan baina heldurik ez. Galdera hau egiten diot nire buruari: Jokoak umeentzat bakarrik ahal dira? Zergatik galdu dute jokoenganako interesa heldu askok? Agian joko berrien eragina da, beraien garaietatik oso desberdinak direlako baina ez dut uste. Mesedez eman buelta bat gai honi.
Iruzkinak (4)
Xabier Calvo 2015ko abe. 5a, 23:27
Antton, helduak aspergarriak dira! :-P
Gainera helduek bazituzten beraien garaiko jokoak eskura, raspberry-en bidez XD
(Denetan gazteena hizketan...)
izar 2015ko abe. 6a, 12:55
nik oso ondo pasa nuen gainera irabazu egin nuen eta kamiseta niretzat.
Antton 2015ko abe. 6a, 15:00
Hor dago arazoa Xabi!! Beraientzakobmoduko jokoak eduki eta umeak sartzera bultzatzea beraiek zer dagoen jakin gabe.
Zorionak erraldoi!!!
Urtzi Odriozola 2015ko abe. 8a, 09:22
Aupa Antton!!
Lasai, egia da lana badagoela aurretik. Baina, gauza guztiek bezala, honek ere bere denbora beharko du... Nola egin pentsatzeak merezi du, baina, haserretzeak ez eh! ;)
Bestalde, zorionak Erraldoi! Durangoko azokari buruz eta Minecraft txapelketari buruz elkarrizketa bat egiteko prest egongo zinateke?
Mila esker hurbildu zineten guztioi!