Yokai deabru ehiztarien abentura kooperatiboa da. Ikumi Nakamura sortzailearen Unseen estudioak garatutako lehen jokoa da.
Unseen estudioak Kemuri 2027rako prest edukiko duela iragarri du State of Play aurkezpenean.
2023. urtean aurkeztutako bideojokoaren bideo ikusgarria utzi digu Ikumi Nakamura sortzaile japoniarrak. Hiru jokalarirentzako abentura kooperatiboa izango da. Yokai deabru ehiztarien rola jokatuta, akzioa eta mugimendu ikusgarriak izango dira nagusi hirugarren pertsonako ikuspegia duen tituluan.
Ezpatari, arkulari edo xaman borrokalariak sortuta, Yokai desberdinen ahalmenak bereganatuko ditugu. Kemuri hiritik ziztu bizian ariko gara horiei esker, bertikaltasuna zein horizontaltasuna oztopo xumeak izanik. Sabaietatik lurrazpiraino, errealitatea naturaz gaindiko elementuekin batuko da: Foxwindow deitutako botereari esker jazoera bitxiak ikusteko gai izango dira protagonistak.
Estiloz betetako aurkezpenarekin, ingurune koloretsuak bezain erraldoiak batzen dira: itxura aparta erakusten du Kemurik. Sare bidezko partidak nahiz bakarkako saioak proposatuko ditu datorren urtean: PC nahiz PlayStation 5 bertsioak edukiko dituela adierazi du Nakamurak.
Lander Unzueta
Iruzkinak