Kemuri Tokyo Game Show azokan lurreratzeko prestatu da azken trailerrarekin

Lander Unzueta | 2026/09/17 10:00 BerriakPCPS5



Unseen talde japoniarra estiloz betetako akzio joko dinamikoa sortzen ari da. 2027an estreinatuko da PCan zein PS5ean.

Bideo ikusgarriarekin berragertu da Ikumi Nakamura sortzailearen Kemuri. Hain zuzen, hastear den Tokyo Game Show azokarako prestatutako trailerra eskaini du japoniarrak.

“Kemuri hirian, naturaz gaindikoak eguneroko bizitzarekin bat egiten du”, diote arduradunek. Yokai deabru ehiztari taldea osatuko dugu beste bi lagunekin, hiria modu ikusgarrian jomugen bila zeharkatzeko.

Estetika koloretsu bezain ederrarekin, itxura ikusgarria erakusten du bideojokoak. Askotariko abileziak edukiko dituzte jokalari mota desberdinek —ezpataria, arkularia edo xamana—, hiritik praktikoki hegan aritzeko ahalmenarekin ehizan ibilita. 2023. urtean aurkeztutako bideojokoa oso noizbehinka agertzen da, baina, itzultzen den bakoitzean, begirada guztiak erakartzea lortzen du.

Zurrumurruek, baina, egoera zailean kokatzen dute proiektua. Egunotan sareetan zabaldu denez, Nakamurak lantaldeko kide garrantzitsuak galdu ditu; horren harira, zuzendaria Elon Musk-i TGSan jokoa probatzera eskatzeko deitzen ibili da X sare sozialean. Ez dago baieztapenik ofizialik, beraz, jokoak TGSSan erakusten duen itxuraren zain geratu beharko gara.

PCan zein PS5ean estreinatuko da Kemuri, datorren urtean.

 

Tokyo Game Show 2026, abian

Gaur irekiko ditu ateak Chiba hiriko Makuhari Messe eraikineko TGS 2026 azoka erraldoiak, irailaren 21era arte ehundaka bideojoko biltzeko.

Industriako enpresa eta erakunde nagusiek erakusmahaiak eskainiko dituzte bertan, batez ere, Japoniako zein Asiako sortzaileei txokoa emanda: PlayStation, Capcom, Sega, Square Enix, Bandai Namco, Koei Tecmo, Konami eta beste hainbat ariko dira parte hartzen.

Tartean, nola ez, aurkezpenentzako tokia ere egongo da: TGSko aurkezpenekin batera, Capcom Spotlight, Xbox Tokyo Game Show 2026 Broadcast edo dagoeneko igarotako Game Designers Awards ekitaldia biltzen dira.

Azken honetan, Masahiro Sakurai zuzendariak gidatutako taldeak Pokémon Pokopia —sari nagusia jasota—, Death Stranding 2, Kirby Air Riders, Silent Hill f edo Pragmata Word Game bideojokoa saritu ditu, besteak beste.

Are gehiago, sari banaketaren azken urtea izango dela dirudi, Sakuraik bere postua utzi, eta ez duela ordezkorik aurkitu aldarrikatuta: 2010ean ospatu zuten lehen edizioa, hamasei urteko ibilbide luzean Super Mario Galaxy 2, Gravity Rush, The Legend of Zelda: Breath of the Wild, Monster Hunter: World edo Sakuraik berak sortutako Super Smash Bros. Ultimate sarituta.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

249
Kide

0
Jolasten

13
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30

Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…

Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25

Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…

Damian 2025ko mai. 20a, 23:04

Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…

Damian 2025ko mai. 8a, 10:43

Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…

eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01

Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta