Kerbal Space Program 2 datorren urteko udazkenera atzeratu dute

Lander Unzueta | 2020/05/22 11:00 Berriak



Koronabirusaren krisiak eragindako arazoen arren Squad garatzaileak “KSPren jarraipenik onena” egiteko asmoarekin jarraitzen du.

Kerbal Space Program arrakastatsuaren jarratzaileek are gehiago itxaron beharko dute jarraipena eskuetan edukitzeko. Squad garatzaileak bere lan berria 2021eko udazkenerako prest izatea aurreikusten du. Atzerapenaren aurretik 2020ko apirilaren eta 2021eko martxoaren artean argitaratzeko asmoa zuten.

Albistea Twitter bidez eman dute. “Dakizuenez, KSPren jarraipenik egiazkoena eta onena egiteko gogor lanean ari gara”, azaldu dute espazio ontzien simulagailuaren arduradunek.

“Berritasunez betetako joko erraldoi eta hedakorra sortzen ari gara, baina hori lortzeko uste izandako baino denbora gehiago beharko dugu. COVID-19aren krisiak munduan eragindako guztiaren ondorioz jokoa modu seguru batean sortu eta frogatzea zailago egingo duten erronka berriei aurre egiten gabiltza“.

Kerbal Space Program 2 PC, PS4 eta Xbox Onerako argitaratzea aurreikusten zuten Squadeko kideek. Orain, jokoak belaunaldi berriko kontsoletan bukatuko duen argitzeko dago, atzerapena ikusita.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

1
Jolasten

21
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…