Otsaila bukatu aurretik Wasteland Remastered eta Two Point Hospital ere eskuratuko dituzte zerbitzuaren erabiltzaileek, besteak beste.

Microsoftek Xbox Game Passak otsailean izango dituen aldaketak iragarri ditu Xbox Wiren bidez. Xbox One eta PCrako zerbitzuak bi plataformetan desberdintasunak izango ditu, ohi bezala, baina joko batzuk partekatu egingo dira kontsolan zein ordenagailuan.

Xbox Onen zerbitzua erosi dutenek Yakuza 0Kingdom Hearts 3, Ninja Gaiden 2Wasteland RemasteredTwo Point Hospital eta The Jackbox Party Pack 3 jasoko ditu.

Game Passera iritsiko den lehena Ninja Gaiden izango da; otsailaren 20an argitaratuko dute zerbitzu digitalean. Bost egun ondoren Kingdom Hearts 3, Two Point Hospital eta Wasteland Remastered eskuratu ahalko dituzte jokalariek. Yakuza 0 otsailaren 26an argitaratuko dute; Jackbox Party Pack 3, berriz, 27an eskuragarri egongo da.